miércoles, 30 de septiembre de 2009

Kartulina Urdinarekin Marrazkia


Kartulina urdina erabilita, pertsona moduko irudi bat egin dugu. Nire marrazkia ez zen oso ondo atera, denbora gehiegi detailetxoetan eman bainuen, eta denbora bukatzerakoan, marrazkia bukatu gabe egoteaz gain, indarrik gabekoa zen ere bai.

Oilarra Expresionista


Teknika expresionista erabilita, oilarrak marraztu ditugu. Marra asko eta indartsuak erabilita emaitza oso ona atera zen.

Piet Mondrian










Pieter Cornelis (Piet) Mondriaan edo Mondrian (1872ko martxoaren 7 - 1944ko otsailaren 1a), herbehereetako margolaria izan zen. XIX. mende amaierako artegile holandar honek hasierako etapan bere herri inguruko paisaia eta errotak margotu zituen modu inpresionista eta espresionistan, 1908 aldera Fauvismoak erabilitako koloretan eragin zuelarik. Pixkanaka bere koloreak kolore nagusietara mugatzen hasten dira, hots, gorria, horia eta urdina.
Kubismoaren eraginaz ere, 1911 eta 1914 artean, paisaiako gaietatik abiatuz abstrakziorako joera hartuko zuen eta arte mailan garrantzia zuen lanetara iritsi zen, kolore nagusi eta angelu zuzeneko konposizio abstraktuetara, marra beltz lodiez bananduta. Zenbat eta sinpleago orduan eta hobeko ideiari jarraituz.

ACONCAGUA

Mapen lanekin zerikusia duan bideoa da ondorengoa, Aconcagua mendia erakusten duena. Bideoa Gonzalo Quirogak egina da, eta Aconcagua igotzeko bide egokiena erakusten du.

miércoles, 23 de septiembre de 2009

Ta hau... artea al da?

Ondorengo videoa ikustea bakarrik beharrezkoa da hitz asko gabe...
Zezen korridetan gertatzen denari buruz da videoa... zezenen tratu txarrei buruz...
Eta ez bakarrik zezenak.. zaldiak ere bai.
Gainera uste da zezena eta toratzailea kondizio berdinetan daudela.. baina hori gezurra galanta da.
Zezena plazara atera aurretik hamabi ordu ilunetan egoten da.. gainera tratu txarrak jarraitzen ditu... eta beheranzkoa eragiten duten produktu toxikoak jatera behartuta dago animalia...
Plazara ateratzerakoan, animaliak nahi duen bakarra iluntasunetik eta jasotzen dituen tratu txarretik ihes egitea da... eta horregatik antzematen da zezena basatia eta odoltzailea dela.. baina ez da horrela.. gertatzen den bakarra animalia izuturik dagola.. ihes egiteko irrikitan..
Eta hor zaldia sartzen da eszenan... Begi estaliekin plazara gidatua izan dena... eta sentitzen duen bakarra zezenaren kolpeak eta embestidak eragiten dioten zaurien mina...
Zezenari sartzen dioten guztiya birikak, arteriak, eta bestelako gauzak puskatu eta zeharkatzen dizkiote... Pankreas, gibela...
Eta hiltzeko momentua iristen denean.. toreatzaile "heroia" izendatzen denean odolik gabe geratzen ari den animalia bati ezpata bat sorbaldatik sartzeagatik... momentu okerrena da... 90 cm-ko ezpatak birikak, gibela, urdaila, arteriak eta abar zeharkatzen dizkio... poliki poliki hiltzen duela.. eta askotan arteriak expulsatzen duten odolarengatik itotzen dela..(horregatik hainbeste odol ateratzen da ahotik)
Eta hor ez da bukatzen ez.. zezena hiltzen ez bada eta sartu zeneko ate beretik ihes egin nahi badu azkeneko itxaropen batekin... 1o cm-ko laban batekin deskabellatzen dute... jendeak pentsatzen du horrekin zezenaren sufrimendua gelditzen dela.. baino batere ez... labanak bizkarmuinean jotzen du... eta zezena paralizaturik uzten du.. baina zezenak oraindik sentitzen du.. eta zaldiak plazatik arrastaka ateratzen dutenean.. askotan animalia bizirik dago.. begirada galduarekin...bere bizitzarengatik edozer gauza egiteko ezinean...

Zuk hautatuko duzu.. arte al da guzti hau?

viernes, 18 de septiembre de 2009

Dantza ere bai artea da..

Ondorengo videoan ikusten dena, Diversity izeneko Street Dance dantza taldea da. Talde honek kalean dantzatzen hasi zuen, eta Britaineko "X Factor" izeneko progamera joan ziren. Partaide guztiak txkitatik dantzatzen dute, eta haien artean, bi ume aurkitzen ditugu: neska bat eta mutil bat. Beste dantza taldeetatik desberdintzen diena, beraien koreografiak egiteko duten originaltasuna, komedia, eta koordinazioa da. Umeak izan arren, taldearen partaide txikienak besteak bezala dantzatzen dute, eta trukoak eta "mortals" egiteko kapazak dira. Kompetizioa irabazi zuten, eta gero, erreginaren aurrean dantzatu zuten ere bai. Video hau, progamaren finalekoa da.