martes, 1 de junio de 2010


Plastikan egindako komposizioa txotxekin. Egiturak badu bere logika, eta segida bat jarraitzen du.

Landarea



Plastikan egindako landarea, koloreetako arkatzak erabiliz. Emaitza ona izan da, textura eta itzalak lortu direla. Inspirazioa, etxean daukagun landare batena izan da.

martes, 18 de mayo de 2010

Lurra 3ds Max


3ds Max programarekin eta pazientzia pixkabatekin, holako lurra errealista bat lortu dezakegu. Pena bat da lana bukatuta igotzen ez uztea ordenagailuak... lana bukatu, eta gorde gabe zegoelarik, ordenagailua bat-batean reiniziatu da, lana galduz.
Lana bukatuaren deskripzioa: Eguzki eklipsea. Lehengo planoan lurra daukagu, eta urrunean, eguzkia. Ilargia, beraien artean jartzen da mugitzen delarik, eguzki eklipsea sortuz. Argi efektuak oso ondo lortutak daude eta errealismo handia dauka.

Karikatura 3ds Max



3ds Max programa erabilita, holako karikatura bat lortu dezakegu, forma geometriko basikoekin. Buruari eman, diseinu originalak lortu, eta denboralditxo ona pasa, programarekin jolasean.

Kandela 3ds Max-ekin.



3ds Max-ekin egindako kandela.
Zilindro simple batetik abiatuta, holako kandela errealista bat lortu dezakegu.

jueves, 6 de mayo de 2010

...

3ds Max-ekin egindako lanak igotzeko problemak...

miércoles, 17 de febrero de 2010

...

Ondoren daudenak internetetik hartutako argazkiak dira. Kamara apurtuta daukat, eta behintzat, bat lortu arte, hauek igo ditut, esfortzatu naizela ikusteko, ta ez pasatzen dudala.

domingo, 22 de noviembre de 2009

Autocad Avi

Autocad programarekin egindako animazioa igotzeko arazoak izan dittut.. berez, hona hemen azalpena: Autocadekin egindako txarroka mugimenduan erakusten zigun animazioak, 3D-ko orbita librean. Animazioaren argazkia blogera igota dago, eta oso antzekoa da animazioa: argazkia mugimenduan. Bideoa igotzen saiatzen nintzen bakoitzean errorea ematen zuen.. beraz, sarrera hau egin dut bideoa ordezkatuz ;) Gainontzeko lan guztiyak igoak daude.

viernes, 20 de noviembre de 2009

Printzipe Txikia Bideoa



Printzipe Txikia Gift-a BIdeoan bilakatuta movie makerren bidez.

jueves, 19 de noviembre de 2009

Smartekin HItzak Dantzan


Smart grabailuarekin worden grabatutako hitzak dire aurrekoak.

martes, 17 de noviembre de 2009

Marrazkiak Errotulagailuekin



Goiko biak, errotulagailu mota desberdinekin etxean egindako marrazkiak dira. Errotulagailuekin marrazketa gustoko dut, eta emaitzak oso onak izan dira, Hip hop eta Michael Jackson gaiak izan direla.

Baratxuria Errotulagailuetan


Hona hemen plastikako klasean egindako baratxuria errotulagailu mota desberdinak erabilita. Expresionismoa erabili behar zen pixkabatean, eta emaitza ona izan dela pentsatzen det, besteetan baino gehiago askatu naiz eta.

ANTOINE DE SAINT-EXUPÉRY

Ondorengo sarreretan, Euskararako egindako idazle baten lana aurkituko duzue. Emaitza ona izan dela pentsatzen dut, eta lanak internetetik egitea asko gustatzen zait.

Biografia

Antoine Jean-Baptiste Marie Roger de Saint-Exupéry, Lyonen jaio zen, 1900ko ekainak 29, eta Mediterraneo Itsasoan hil zen, 1944ko uztailak 31an. Hegazkinlari eta idazle frantizarra izan zen, “Printzipe Txikia” liburu ospetsuaren egilea.
Antoine bizitzen zen egunetan, hegazkinetan hegan egitea, lan garrantzisu, zail, eta oso arriskutsua zen. Lehengo Gerra Mundiala hasterakoan, Suizako eskola batera joaten da, Suiza herrialde neutrala baitzen. Friburgoko Unibertsitatean ikasi zuen. 1921. urtean soldadutza hasi zuen. Hegazkinlari Dimploma Zibila lortu, eta istripu bat izaten du airean: Burezurra eta ezkerreko besoa frakturatzen du, eta belauna puskatzen du.
Ezin izan zeun Aireko Soldadutzan aliatu; bere neskaren familia ezezkoa eman baitzion. Orduan literaturaren munduan sartu zen. Pierre Georgesen “Aeropostale” sozietatean lan egiten hasi zen, bere lehen luburua idazten zuen bitartean: “L´aviateur” (Hegazkinlaria). Hortik aurrera idazten hasi zen gogor, eta lan oso onak idatzi zituen; haien artean batzuk berak maite zituen pertsonei zuzenduta zeudelarik.
Bigarren Gerra Mundialean New Yorkera alde egin zuen, baina laister bueltatuko zen indar aliatuekin batera borrokatzeko. 43 urte zituenean, hegazkinlaritza uztea pentsatu zuen, baina, bere azkenengo misioa izango zena egiten ari zenean, Mediterraneo Itsasoan izarratu zen bere hegazkinarekin. Baina ez zen bere heriotza egiaztatu 2003 urterarte, bere hegazkinaren arrastoak eta berak jantzita zeraman besokoa itsasoan aurkitu arte, desagertutako inguruan. Horrela bukatu zen Antoinen bizitza, lan literario garrantzitsuz osaturik zegoena.

Mapa Fisikoa



Hemen, Frantziako mapa fisikoa ikus dezakezue, eta baita ere Lyon-eko mapa, idazlearen jaioterria.

Mapa Politikoa


Goikoa, Frantziarren mapa politikoa da. Bertan, idazlearen herrialdea estatuetan banaturik ikus dezakegu.

Garaia

Antoine de Saint-Exupéry XX. Mendearen hasieran jaio zen, eta erdialdean hil zen, bi gerra mundialak jasan zituelarik.

Korronte Literarioa

Aeropostalen lan egiten zuen bitartean, “Hegoaldeko Posta” idatzi zuen, 1928an. 1931an “Gauez Hegaldia” argitaratu zuen, Prix Femina saria jaso zuena. Idazten eta Hegan egiten jarraitu zuen.
Bere obretan ez zen autobiografikoa izan, baina bere lana garrantzi handia eta inspirazioa eta sormena ematen zion bere obra guztietan, esate baterako bere liburu famatuenean, “Printzipe Txikia”-n, basamortuan galduta geratu zen aldiaren anekdota kontatzen baitu. Liburuan, basamortuan dagoelarik, asteroide batetik datorren ume bat ezagutzen du, eta denborarekin lagunak bilakatzen dira. Modu askotan, liburak helduen munduari kritika egiten dio. Liburu hau izan duen influentziagatik, gaur egun asteroide bat Saint-Exupéry izenarekin ezagutzen da, Prinzipe Txikiari eta idazlea berari zuzenduta.

Ezaugarriak

Lehen esan dudan bezala, Antoinek zuen ezaugarri nagusia bere liburuetan experientzia pertsonalak abiapuntutzat hartzen zituela zen. Bere idazteko modu erraza eta ulergarria ere bai nabarmena da.

Liburuak

1926-Hegazkinlaria
1928-Hegoaldeko Posta
1931-Gauez Hegaldia
1939-Gizonen Lurra
1942-Gerrako Pilotua
1943-Printzipe Txikia
1944-Bahituarentzako Eskutitza
1948-Cuidadela
1953-Lettres A Sá Mére
1982-Écrits De Guerre
2007-Manon, Danseuse
2008-Lettres a l´inconnue

Estekak

Wikipediatik lortu egin det inoformazioa, eta euskeratu det. Bideoak Youtubetik lortu ditut.
www.wikipedia.com
www.youtube.com

Bideoak


Hemengo hau, Printzipe Txikia pelikularen zati bat da, larrosa batekin elkarrizketa eukitzen duenean.

Argazkiak






Hona hemen Antoine de Saint-Exupéry-kin zerikusia duten argazki batzuk. Haien artean, Photoshopekin egindako karikatura bat, Printzipe Txkia liburuaren azala etabar.

Iritzi Personala

Asko gustatu zait idazle hau tokatu izana, bere lanak irakurri izan baiditut, eta printzipe txikia, nire libururik gustokoenetarikoa da. Ez nekien gehiegi idazleari buruz, eta orain, bere bizitzari buruz gauzak jakinda, bere obrak hobeto entenditzeko gai izan naiz. Printzipe Txikia obra asko gustatu zitzaidan, niretzako arrazoia duen eta helduen munduari zuzendatuta dagoen kritika erakusten du, eta modu dibretigarrian eta ulergarrian idatzita dago liburua, marrazki ximple batzuekin osatua. Informazio euskaraz aurkitzea zaila egin zait, berez, gaztelaniaz aurkitu eta euskeratu egin behar izan dut, baina gustora egin det lan hau, ordenagailuan eta interneten ibiltzea asko gustatzen baitzait. Honelako “lan zibernetiko” gehiago egin behar ditugula iruditzen zait. Oso ondo egon da.

Lucas Nicolás Leucrini

martes, 3 de noviembre de 2009

Plastikako Gosaria


Goikoa, marrazki monokromoa da. Laranja tonu guztiak erabilita egindako gosaria da, arkatzaz lehenengo eta gero temperaz margotua. Perfekzionismoa alde batera utzi eta ezagutzen ez ditudan zelaietan murgildu behar naiz hurrengoan!

Plastikako Txorretoia


Hona hemen plastikan egindako marrazki abstraktoa. Tempera eta bi kolore erabiliz, txorretoien bidez egin behar zen marrazkia, eta emaitza goikoa da. Asko disfrutatu nuen marrazki hau egiten, ta temperak aparte, hatzak eta pintzelaren punta erabili nuen.

ANTOINE DE SAINT EXUPERY


Antoine de Saint-exupery idazlea (pritzipe txikia) karikatura moduan. Photoshopekin egindako karikatura da, nahiko errealista geratu daitekeena nahi izanez gero.

Klaustroa


Plastikan egindako klaustroa arkatzez, expresionismoa eta argi-ilunak erabiliz. Oso emaitza ona atera da.

ILUNTASUNA


Hona hemen iluntasuna gaia hartuta ateratako argazkia. Ilunpean dagoen logelan ikusten dira hiru marrazki, lampararen argitasunean argiturik daudela bakarrik.

Errustikoa


Hona hemen errustikoa gaia hartuta ateratako argazkia. Lehenengo planoan, ispilu zahar bat ikusi dezakegu, egurrezko zutabe batean jarrita. Eskubian, txanpaia, txarroka, eta lanpara zaharra.

Kurbak


Hona hemen kurbak gaia hartuta atera dudan argazkia. Kitarraren kablea da, moketaren gainean ipinita, kurbak osatzen dituelarik.

viernes, 30 de octubre de 2009

Autokad 3D Txarroka


Hau da Autocadekin egindako txarroka ximplea, erraza eta azkarra. Alde batetik moztua dago, barruko aldea ikus dadin, beraz, 270 graduko revoluzioa dauka, ta ez 360-koa, buelta osokoa.

jueves, 29 de octubre de 2009

Antoine de Saint-Exupéry


Hona hemen photoshopekin egindako kartela. Time aldizkaria, Estatu Batuetan oso famatua den aldizkaria da, Urtearen Pertsonaia izendatzen duelako besteen artean. Goikoan, Antoine urteko idazlea izango balitz bezala egin dut.

sábado, 24 de octubre de 2009


Hona hemen photoshop-ekin egindako lan txikia. Goiko argazkia, argentinako presentatzaile famatu batena da. Baina photoshopekin zimurrak eta gainerakoak borratzen saiatu naiz... hau izan da emaitza. Nahiko ondo gelditu dela petsatzen det lehenengo aldia izateko. Noski.. argazkiaren kalitatea jaitsi da.

Eta hau, benetako argazki da. Aldaketa pixkabat ezta?

miércoles, 14 de octubre de 2009

Louvre-Eiffel Dorrea Bidea

Inofrmatikan Google Earth eta Windows Movie Maker erabilita egindako bideotxoa da hau. Louvre-tik Eiffel Dorrera eginiko bidea erakusten du.

viernes, 2 de octubre de 2009

Igoogle-tik froga

Igoogle kuenta-tik zuzenean sarrera bat egiten ari naiz.. askoz erabilgarriagoa.. baina simpleagoa ere bai.

jueves, 1 de octubre de 2009

VITORIA GAZTEIZ


Urriaren 8an, Vitoria Gazteizera joango gara, gure harremanak estutzeko. Han, Santa Mariako Katedralera joango gara. Goiko irudian, Gazteizeko mapa agertzen da, katedrala fletxekin seinalatuta dagoelarik. Ondo pasatzea espero dugu!

miércoles, 30 de septiembre de 2009

Kartulina Urdinarekin Marrazkia


Kartulina urdina erabilita, pertsona moduko irudi bat egin dugu. Nire marrazkia ez zen oso ondo atera, denbora gehiegi detailetxoetan eman bainuen, eta denbora bukatzerakoan, marrazkia bukatu gabe egoteaz gain, indarrik gabekoa zen ere bai.

Oilarra Expresionista


Teknika expresionista erabilita, oilarrak marraztu ditugu. Marra asko eta indartsuak erabilita emaitza oso ona atera zen.

Piet Mondrian










Pieter Cornelis (Piet) Mondriaan edo Mondrian (1872ko martxoaren 7 - 1944ko otsailaren 1a), herbehereetako margolaria izan zen. XIX. mende amaierako artegile holandar honek hasierako etapan bere herri inguruko paisaia eta errotak margotu zituen modu inpresionista eta espresionistan, 1908 aldera Fauvismoak erabilitako koloretan eragin zuelarik. Pixkanaka bere koloreak kolore nagusietara mugatzen hasten dira, hots, gorria, horia eta urdina.
Kubismoaren eraginaz ere, 1911 eta 1914 artean, paisaiako gaietatik abiatuz abstrakziorako joera hartuko zuen eta arte mailan garrantzia zuen lanetara iritsi zen, kolore nagusi eta angelu zuzeneko konposizio abstraktuetara, marra beltz lodiez bananduta. Zenbat eta sinpleago orduan eta hobeko ideiari jarraituz.

ACONCAGUA

Mapen lanekin zerikusia duan bideoa da ondorengoa, Aconcagua mendia erakusten duena. Bideoa Gonzalo Quirogak egina da, eta Aconcagua igotzeko bide egokiena erakusten du.

miércoles, 23 de septiembre de 2009

Ta hau... artea al da?

Ondorengo videoa ikustea bakarrik beharrezkoa da hitz asko gabe...
Zezen korridetan gertatzen denari buruz da videoa... zezenen tratu txarrei buruz...
Eta ez bakarrik zezenak.. zaldiak ere bai.
Gainera uste da zezena eta toratzailea kondizio berdinetan daudela.. baina hori gezurra galanta da.
Zezena plazara atera aurretik hamabi ordu ilunetan egoten da.. gainera tratu txarrak jarraitzen ditu... eta beheranzkoa eragiten duten produktu toxikoak jatera behartuta dago animalia...
Plazara ateratzerakoan, animaliak nahi duen bakarra iluntasunetik eta jasotzen dituen tratu txarretik ihes egitea da... eta horregatik antzematen da zezena basatia eta odoltzailea dela.. baina ez da horrela.. gertatzen den bakarra animalia izuturik dagola.. ihes egiteko irrikitan..
Eta hor zaldia sartzen da eszenan... Begi estaliekin plazara gidatua izan dena... eta sentitzen duen bakarra zezenaren kolpeak eta embestidak eragiten dioten zaurien mina...
Zezenari sartzen dioten guztiya birikak, arteriak, eta bestelako gauzak puskatu eta zeharkatzen dizkiote... Pankreas, gibela...
Eta hiltzeko momentua iristen denean.. toreatzaile "heroia" izendatzen denean odolik gabe geratzen ari den animalia bati ezpata bat sorbaldatik sartzeagatik... momentu okerrena da... 90 cm-ko ezpatak birikak, gibela, urdaila, arteriak eta abar zeharkatzen dizkio... poliki poliki hiltzen duela.. eta askotan arteriak expulsatzen duten odolarengatik itotzen dela..(horregatik hainbeste odol ateratzen da ahotik)
Eta hor ez da bukatzen ez.. zezena hiltzen ez bada eta sartu zeneko ate beretik ihes egin nahi badu azkeneko itxaropen batekin... 1o cm-ko laban batekin deskabellatzen dute... jendeak pentsatzen du horrekin zezenaren sufrimendua gelditzen dela.. baino batere ez... labanak bizkarmuinean jotzen du... eta zezena paralizaturik uzten du.. baina zezenak oraindik sentitzen du.. eta zaldiak plazatik arrastaka ateratzen dutenean.. askotan animalia bizirik dago.. begirada galduarekin...bere bizitzarengatik edozer gauza egiteko ezinean...

Zuk hautatuko duzu.. arte al da guzti hau?

viernes, 18 de septiembre de 2009

Dantza ere bai artea da..

Ondorengo videoan ikusten dena, Diversity izeneko Street Dance dantza taldea da. Talde honek kalean dantzatzen hasi zuen, eta Britaineko "X Factor" izeneko progamera joan ziren. Partaide guztiak txkitatik dantzatzen dute, eta haien artean, bi ume aurkitzen ditugu: neska bat eta mutil bat. Beste dantza taldeetatik desberdintzen diena, beraien koreografiak egiteko duten originaltasuna, komedia, eta koordinazioa da. Umeak izan arren, taldearen partaide txikienak besteak bezala dantzatzen dute, eta trukoak eta "mortals" egiteko kapazak dira. Kompetizioa irabazi zuten, eta gero, erreginaren aurrean dantzatu zuten ere bai. Video hau, progamaren finalekoa da.