Antoine Jean-Baptiste Marie Roger de Saint-Exupéry, Lyonen jaio zen, 1900ko ekainak 29, eta Mediterraneo Itsasoan hil zen, 1944ko uztailak 31an. Hegazkinlari eta idazle frantizarra izan zen, “Printzipe Txikia” liburu ospetsuaren egilea.
Antoine bizitzen zen egunetan, hegazkinetan hegan egitea, lan garrantzisu, zail, eta oso arriskutsua zen. Lehengo Gerra Mundiala hasterakoan, Suizako eskola batera joaten da, Suiza herrialde neutrala baitzen. Friburgoko Unibertsitatean ikasi zuen. 1921. urtean soldadutza hasi zuen. Hegazkinlari Dimploma Zibila lortu, eta istripu bat izaten du airean: Burezurra eta ezkerreko besoa frakturatzen du, eta belauna puskatzen du.
Ezin izan zeun Aireko Soldadutzan aliatu; bere neskaren familia ezezkoa eman baitzion. Orduan literaturaren munduan sartu zen. Pierre Georgesen “Aeropostale” sozietatean lan egiten hasi zen, bere lehen luburua idazten zuen bitartean: “L´aviateur” (Hegazkinlaria). Hortik aurrera idazten hasi zen gogor, eta lan oso onak idatzi zituen; haien artean batzuk berak maite zituen pertsonei zuzenduta zeudelarik.
Bigarren Gerra Mundialean New Yorkera alde egin zuen, baina laister bueltatuko zen indar aliatuekin batera borrokatzeko. 43 urte zituenean, hegazkinlaritza uztea pentsatu zuen, baina, bere azkenengo misioa izango zena egiten ari zenean, Mediterraneo Itsasoan izarratu zen bere hegazkinarekin. Baina ez zen bere heriotza egiaztatu 2003 urterarte, bere hegazkinaren arrastoak eta berak jantzita zeraman besokoa itsasoan aurkitu arte, desagertutako inguruan. Horrela bukatu zen Antoinen bizitza, lan literario garrantzitsuz osaturik zegoena.
martes, 17 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)


No hay comentarios:
Publicar un comentario