domingo, 22 de noviembre de 2009

Autocad Avi

Autocad programarekin egindako animazioa igotzeko arazoak izan dittut.. berez, hona hemen azalpena: Autocadekin egindako txarroka mugimenduan erakusten zigun animazioak, 3D-ko orbita librean. Animazioaren argazkia blogera igota dago, eta oso antzekoa da animazioa: argazkia mugimenduan. Bideoa igotzen saiatzen nintzen bakoitzean errorea ematen zuen.. beraz, sarrera hau egin dut bideoa ordezkatuz ;) Gainontzeko lan guztiyak igoak daude.

viernes, 20 de noviembre de 2009

Printzipe Txikia Bideoa



Printzipe Txikia Gift-a BIdeoan bilakatuta movie makerren bidez.

jueves, 19 de noviembre de 2009

Smartekin HItzak Dantzan


Smart grabailuarekin worden grabatutako hitzak dire aurrekoak.

martes, 17 de noviembre de 2009

Marrazkiak Errotulagailuekin



Goiko biak, errotulagailu mota desberdinekin etxean egindako marrazkiak dira. Errotulagailuekin marrazketa gustoko dut, eta emaitzak oso onak izan dira, Hip hop eta Michael Jackson gaiak izan direla.

Baratxuria Errotulagailuetan


Hona hemen plastikako klasean egindako baratxuria errotulagailu mota desberdinak erabilita. Expresionismoa erabili behar zen pixkabatean, eta emaitza ona izan dela pentsatzen det, besteetan baino gehiago askatu naiz eta.

ANTOINE DE SAINT-EXUPÉRY

Ondorengo sarreretan, Euskararako egindako idazle baten lana aurkituko duzue. Emaitza ona izan dela pentsatzen dut, eta lanak internetetik egitea asko gustatzen zait.

Biografia

Antoine Jean-Baptiste Marie Roger de Saint-Exupéry, Lyonen jaio zen, 1900ko ekainak 29, eta Mediterraneo Itsasoan hil zen, 1944ko uztailak 31an. Hegazkinlari eta idazle frantizarra izan zen, “Printzipe Txikia” liburu ospetsuaren egilea.
Antoine bizitzen zen egunetan, hegazkinetan hegan egitea, lan garrantzisu, zail, eta oso arriskutsua zen. Lehengo Gerra Mundiala hasterakoan, Suizako eskola batera joaten da, Suiza herrialde neutrala baitzen. Friburgoko Unibertsitatean ikasi zuen. 1921. urtean soldadutza hasi zuen. Hegazkinlari Dimploma Zibila lortu, eta istripu bat izaten du airean: Burezurra eta ezkerreko besoa frakturatzen du, eta belauna puskatzen du.
Ezin izan zeun Aireko Soldadutzan aliatu; bere neskaren familia ezezkoa eman baitzion. Orduan literaturaren munduan sartu zen. Pierre Georgesen “Aeropostale” sozietatean lan egiten hasi zen, bere lehen luburua idazten zuen bitartean: “L´aviateur” (Hegazkinlaria). Hortik aurrera idazten hasi zen gogor, eta lan oso onak idatzi zituen; haien artean batzuk berak maite zituen pertsonei zuzenduta zeudelarik.
Bigarren Gerra Mundialean New Yorkera alde egin zuen, baina laister bueltatuko zen indar aliatuekin batera borrokatzeko. 43 urte zituenean, hegazkinlaritza uztea pentsatu zuen, baina, bere azkenengo misioa izango zena egiten ari zenean, Mediterraneo Itsasoan izarratu zen bere hegazkinarekin. Baina ez zen bere heriotza egiaztatu 2003 urterarte, bere hegazkinaren arrastoak eta berak jantzita zeraman besokoa itsasoan aurkitu arte, desagertutako inguruan. Horrela bukatu zen Antoinen bizitza, lan literario garrantzitsuz osaturik zegoena.

Mapa Fisikoa



Hemen, Frantziako mapa fisikoa ikus dezakezue, eta baita ere Lyon-eko mapa, idazlearen jaioterria.

Mapa Politikoa


Goikoa, Frantziarren mapa politikoa da. Bertan, idazlearen herrialdea estatuetan banaturik ikus dezakegu.

Garaia

Antoine de Saint-Exupéry XX. Mendearen hasieran jaio zen, eta erdialdean hil zen, bi gerra mundialak jasan zituelarik.

Korronte Literarioa

Aeropostalen lan egiten zuen bitartean, “Hegoaldeko Posta” idatzi zuen, 1928an. 1931an “Gauez Hegaldia” argitaratu zuen, Prix Femina saria jaso zuena. Idazten eta Hegan egiten jarraitu zuen.
Bere obretan ez zen autobiografikoa izan, baina bere lana garrantzi handia eta inspirazioa eta sormena ematen zion bere obra guztietan, esate baterako bere liburu famatuenean, “Printzipe Txikia”-n, basamortuan galduta geratu zen aldiaren anekdota kontatzen baitu. Liburuan, basamortuan dagoelarik, asteroide batetik datorren ume bat ezagutzen du, eta denborarekin lagunak bilakatzen dira. Modu askotan, liburak helduen munduari kritika egiten dio. Liburu hau izan duen influentziagatik, gaur egun asteroide bat Saint-Exupéry izenarekin ezagutzen da, Prinzipe Txikiari eta idazlea berari zuzenduta.

Ezaugarriak

Lehen esan dudan bezala, Antoinek zuen ezaugarri nagusia bere liburuetan experientzia pertsonalak abiapuntutzat hartzen zituela zen. Bere idazteko modu erraza eta ulergarria ere bai nabarmena da.

Liburuak

1926-Hegazkinlaria
1928-Hegoaldeko Posta
1931-Gauez Hegaldia
1939-Gizonen Lurra
1942-Gerrako Pilotua
1943-Printzipe Txikia
1944-Bahituarentzako Eskutitza
1948-Cuidadela
1953-Lettres A Sá Mére
1982-Écrits De Guerre
2007-Manon, Danseuse
2008-Lettres a l´inconnue

Estekak

Wikipediatik lortu egin det inoformazioa, eta euskeratu det. Bideoak Youtubetik lortu ditut.
www.wikipedia.com
www.youtube.com

Bideoak


Hemengo hau, Printzipe Txikia pelikularen zati bat da, larrosa batekin elkarrizketa eukitzen duenean.

Argazkiak






Hona hemen Antoine de Saint-Exupéry-kin zerikusia duten argazki batzuk. Haien artean, Photoshopekin egindako karikatura bat, Printzipe Txkia liburuaren azala etabar.

Iritzi Personala

Asko gustatu zait idazle hau tokatu izana, bere lanak irakurri izan baiditut, eta printzipe txikia, nire libururik gustokoenetarikoa da. Ez nekien gehiegi idazleari buruz, eta orain, bere bizitzari buruz gauzak jakinda, bere obrak hobeto entenditzeko gai izan naiz. Printzipe Txikia obra asko gustatu zitzaidan, niretzako arrazoia duen eta helduen munduari zuzendatuta dagoen kritika erakusten du, eta modu dibretigarrian eta ulergarrian idatzita dago liburua, marrazki ximple batzuekin osatua. Informazio euskaraz aurkitzea zaila egin zait, berez, gaztelaniaz aurkitu eta euskeratu egin behar izan dut, baina gustora egin det lan hau, ordenagailuan eta interneten ibiltzea asko gustatzen baitzait. Honelako “lan zibernetiko” gehiago egin behar ditugula iruditzen zait. Oso ondo egon da.

Lucas Nicolás Leucrini

martes, 3 de noviembre de 2009

Plastikako Gosaria


Goikoa, marrazki monokromoa da. Laranja tonu guztiak erabilita egindako gosaria da, arkatzaz lehenengo eta gero temperaz margotua. Perfekzionismoa alde batera utzi eta ezagutzen ez ditudan zelaietan murgildu behar naiz hurrengoan!

Plastikako Txorretoia


Hona hemen plastikan egindako marrazki abstraktoa. Tempera eta bi kolore erabiliz, txorretoien bidez egin behar zen marrazkia, eta emaitza goikoa da. Asko disfrutatu nuen marrazki hau egiten, ta temperak aparte, hatzak eta pintzelaren punta erabili nuen.

ANTOINE DE SAINT EXUPERY


Antoine de Saint-exupery idazlea (pritzipe txikia) karikatura moduan. Photoshopekin egindako karikatura da, nahiko errealista geratu daitekeena nahi izanez gero.

Klaustroa


Plastikan egindako klaustroa arkatzez, expresionismoa eta argi-ilunak erabiliz. Oso emaitza ona atera da.

ILUNTASUNA


Hona hemen iluntasuna gaia hartuta ateratako argazkia. Ilunpean dagoen logelan ikusten dira hiru marrazki, lampararen argitasunean argiturik daudela bakarrik.

Errustikoa


Hona hemen errustikoa gaia hartuta ateratako argazkia. Lehenengo planoan, ispilu zahar bat ikusi dezakegu, egurrezko zutabe batean jarrita. Eskubian, txanpaia, txarroka, eta lanpara zaharra.

Kurbak


Hona hemen kurbak gaia hartuta atera dudan argazkia. Kitarraren kablea da, moketaren gainean ipinita, kurbak osatzen dituelarik.